Miarritzek ez luke arazorik izan behar arratsalde honetan Mont de Marsan apalari Aguileran irabazteko (18:30ean). Lapurdiko eta Landetako taldeen artean alde handia dago. Mont de Marsanek 6,5 milioi euroko aurrekontua du, Bigarren Mailako erdi mailako talde batena, alegia. Miarritze eta haren 18 milioi euroak, parean, mendi handia dira mailaz igo berri diren aurkarientzat.
Argi eta garbi, etxekoak dira garaipenerako faborito Top14ko lehen jardunaldiko partidan, iragarpen gehienen arabera Mont de Marsan Bigarren Mailara itzuliko baita. Baina Landetakoa tradizio handiko errugbi taldea da, harrobi onekoa, eta grina eta talentu handiko gazteekin ariko da.
Gaurko partidarako Miarritzek bere jokalari guztiak ez ditu jokatzeko moduan izanen. Aitzinean, Gray, Hariñordoki, Guyot eta Berquist min hartuta daude. Garaztarrak eta Yachvilik uda baliatu dute belauneko ebakuntza egin eta azken hilabeteetan izan dituzten minak sendatzeko.
Baina ebakuntzatik behar bezala osatzeak denbora eskatzen du, eta bietako inor ez da izanen zelaian. Yachvili aulkian izanen da, bere aukeraren zain, eta Hariñordoki ez da sartu deialdian. Haiek falta direla, Damien Traille izanen da taldeko kapitaina.
Mont de Marsan igo berri apala hartuko du gaur etxean Miarritzek
Lapurtarrak dira irabazteko faboritoak, eta entrenatzaileek Yachviliri atseden ematea erabaki dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu