Reala gaur itzuli da entrenamenduetara, eta Philippe Montanier entrenatzaileak bere lehen lan saioa zuzendu du. Hala ere, lehenagotik jokalariak ezagutzeko lanean aritu dela esan du: "Talde honek gaitasun asko ditu, baina ez dakigu zeintzuk diren gure aurkarienak".
27 jokalarik hartu dute parte lehen lan saioa: lehen taldeko 22 (Bravo eta Griezman izan ezik, guztiak) eta bigarren taldeko bost. Postu guztiak aztertzen ari dela esan du, eta ez du fitxatzeaz ezer esan nahi izan.
Denboraldi-aurrearen lehen zatian baloiarekin ariko dira jokalariak, nahiz eta arlo fisikoari ere Montanierrek garrantzia ematen dion. Egutegiaz esan du ez diola axoal, "azkenean denek denen kontra jokatzen dutelako".