Montanierrek dio 45 puntuak lortzea duela orain «helburu bakarra»
Xabi Prieto ez da entrenatu, baina, okerrik ezean, bihar Granadaren aurka jokatzeko moduan izango da
Egun batean beltza dena zuria da hurrengoan. Eta horixe gertatu da Donostia aldean. Azken partidetan emandako itxura onak indarberritu egin ditu Realeko zaleak. Philippe Montanierrek, halere, bereari eusten dio. «45 puntu lortzea da orain helburu bakarra. Kopuru horretara iristeak besterik ez dit axola», esan zuen atzo. Taldeak jada unerik txarrena pasatu ote duen galdetuta, entrenatzaileak azpimarratu zuen futbolean dena «oso azkar» doala, eta «oraindik oreka bilatzen» ari direla. Bestalde, Xabi Prieto ez zen atzo entrenatu, baina okerrik ezean, jokatu egingo du Granadan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu