Montanierrek ez du hitz egin nahi bere etorkizunaz
REALA. Philippe Montanierrek sasoia amaituta Realean jarraituko duen edo ez, horixe izan zen atzoko gaia Zubietan, nahiz eta taldeak bihar Vila-realen aurka oso partida garrantzitsua jokatuko duen. Montanierrek, hala ere, ez zuen hitz egin nahi izan gaiaz. «Hurrengo bi partidak oso garrantzitsuak dira, biak irabazita lor dezakegulako matematikoki mailari eustea. Gero hitz egingo dugu beste gaiez».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu