Montpellier ikertzen ari dira, ustelkeriagatik
ESKUBALOIA. Montpellier Frantziako eskubaloi taldeko zortzi jokalari ikertzen ari da herrialde horretako Justizia,ustez joan den denboraldiko azken partida nahita galtzeagatik. Montpellierrek ez zeukan ezer jokoan, eta, orain artean egindako ikerketen arabera, bezperan taldeko jokalarien emazteek Montpellierrek galdu egingo zuela egin zuten apustu. 200.000 euro inguru irabazi omen zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu