Marco Pantaniren heriotza

Mortirolo gainari 'Pantani Mendia' izena emango diote 2004ko Italiako Giroan

Italiako Giroan antolatzeaz arduratzen enpresak hala erabakita, Mortirolo mendate beldurgarriak 'Pantani Mendia' izena jasoko du 2004ko Italiako Giroan, iragan larunbatean hil zen Marco Pantani txirrindulari italiarrari gorazarre egiteko. Aurtengoan Mortirolo izango da, baina urtero Giroko mendate batek emango du Pantaniren izena. Aurrez, Fausto Coppi eta Gino Bartali txirrindulari ohiei ere gisa bereko omenaldia egiten diete Giroko antolatzaileek.

2004ko otsailaren 17a
16:08
Entzun
2004ko Italiako Giroan Mortirolo mendatea 'Pantani Mendia' izena eramango du. Txirrindulariek maiatzaren 29an igoko dute Mortirolo, hemeretzigarren etapan. Bormio aterako da eta Clusonen amaituko. Mortirolo izan da, hain justu, Pantanik bere kirol ibilbidean emaitza esanguratsuenak erdietsi dituen mendia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.