Moskuko Lokomotivek Pavliutxenko fitxatu du
ATHLETIC. Moskuko Lokomotivek, Athleticek Europako Ligako final-hamaseirenetan aurkari izango duen taldeak, Roman Pavliutxenko aurrelari errusiarra fitxatu du. 30 urteko jokalariak Tottenhamen jokatu du 2008-2009 denboralditik, eta 113 partidetan 42 gol sartu ditu. Orain gutxi Realak ere fitxatu nahi izan zuen. Athleticek hilaren 16an eta 23an jokatuko du Lokomotiven aurka, joanekoa Moskun eta itzulikoa Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu