Txirrindlaritza

"Motibazio faltan", erretiroa hartzea erabaki du Egoitz Murgoitiok

Fisikoki hainbestean, baina psikologikoki nekatuta, ziklo-kroseko profesional bideari atea ixtea erabaki du bizkaitarrak.

2014ko urtarrilaren 28a
16:12
Entzun

Amaitzeko momentua iritsi dela erabaki du Egoitz Murgoitiok (Abadiño, Bizkaia, 1983). Buruak agindu dio uzteko. "Motibazio faltan", ziklo-kroseko ibilbide oparoari atea ixtea erabaki du bizkaitarrak. Indarrean ekin zion denboraldiari, Badenen (Suitza), hirugarren postua lortuta. Laugarren postua lortu zuen gero Txekiar Errepublikan, eta garaipena ere bai Eslovakian, Udica-Prostneko lasterketan. Emaitza on horiek hauspotuta, Munduko Kopa buru-belarri lehiatzea zeukan buruan Murgoitiok denboraldi honetan. Baina ezetz esan dio barruak. Erorketa handi samarra izan zuen azaro amaieran, Koksijden (Flandria), Munduko Kopako proban, eta burua altxatu ezinik ibili da ordutik. Denboraldiaren bigarren erdian lehiatzeko ia aukerarik gabe, 30 urte beteta nahikoa dela erabaki du abadiñarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.