Thomas Bourgin moto gidaria (Frantzia, 25 urte) hil da gaur Dakar rallyan, istripu bat izanda. Poliziaren auto bat jo du, Calama (Txile) eta Salta (Argentina) herrien artean, probaren antolatzaileek esan dutenez. Zazpigarren etapan gertatu da ezbeharra, han goizeko zortzi eta erdiak zirela.
Saint Etienne-koa zen Bourgin. Lehen Dakar rallya zuen, eta 68. postuan zihoan.