Dakar Rallya
Moto gidari bat hil da Dakar Rallyan, istripua izanda
Elmer Symonds hegoafrikar moto gidaria hil da gaur Dakar Rallyan, Marokon, laugarren etapan istripua izanda. Symondsek lehen Dakar Rallya zuen aurtengoa eta 18. zegoen sailkapenean. Haren heriotzarekin, probaren 29 edizioetan 50 parte-hartzaile hil dira. Ettiene Lavigne zuzendariak esan du probak aurrera segituko duela, partaide bat hil arren. "Lasterketa hauek oso zailak dira baina parte hartzen dutenek badakite arriskuak daudela".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu