Bihar hasiko da Espainiako Abiadura Txapelketa. Bi euskal gidarik hartuko dute parte: Efren Vazquez bizkaitarra 125 cc.-etan, eta Ion Garrido nafarra Supersporten (600 cc.). Lehen karrera Albaceteko zirkuituan jokatuko da bihar, eta denboraldia beste sei karrerak osatuko dute. Helburua etorkizunean Munduko Txapelketara jauzi egitea da.
MOTOZIKLISMOA . Efren Vazquezek eta Ion Garridok asteburu honetan hasiko dute Espainiako Abiadura Txapelketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu