Donington Parken jokatuko da, bihar, Munduko Motoziklismo Txapelketako hurrengo Sari Nagusia. Atzo egindako entrenamendu libreetan Colin Edwards (Yamaha) izan zen azkarrena Moto GP mailan. 250 cc.-etako eta 125 cc.-etako mailetan, berriz, Jorge Lorenzo (Honda) eta ThomasLüthi (Honda) izan ziren azkarrenak, hurrenez hurren
Orain bi aste, Moto GP mailako lasterketa jokatu zen Laguna Secan (AEB). Orduan Nicky Hyden nagusitu zen; erraz gainera. Halere, Valentino Rossik txapelketako lider indartsua izaten jarraitzen du. Orduan, ez zen Sari Nagusirik jokatu gainerako bi mailetan. Azkenekoz, joan den ekainaren 25ean aritu ziren, Assenen (Herbehereak). 125 cc.-etan Talamacsi gailendu zen. Pasini da liderra. 250 cc.-etan, berriz, Portok irabazi zuen, baina Pedrosa dago sailkapenaren buruan.
MOTOZIKLISMOA. Elkarrekin berriz
Erresuma Batuko Sari Nagusia jokatuko da bihar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu