Euriak ibilbidea bustitzen duenean gidari onena dela erakutsidu berriro ere Sete Gibernauk. Piloto kataluniarra bizkorrena izan zen atzo jokatu zen Txekiako Sari Nagusiko Moto GPko entrenamendu saio ofizialean. Atzo goizez hasi zen euriak guztiz busti zuen ibilbidea, Brno-ko pista labainkorrak asko zaildu zuen pilotuen jarduna, eta hor Gibernau espezialista da.
Azken sari nagusietako porroten ostean, Honda etxeak motor eredu berri bat eraiki du bere pilotuek Valentino Rossiri aurre egi diezaioten. Atzokoan, aldiz, Brnoko zirkuitoa bustita zegoela ikusita, Gibernauk uko egin zion makina berriari. Baldintza txarretan arriskatu ahal izateko kataluniarrak ondo ezagutzen duen motorra hautatu zuen. Apostuak fruitu onak eman zizkion, eta aurtengo denboraldiko laugarren pole-a lortu zuen. Horrenbestez, Gibernau lehen postutik irtengo da gaur jokatuko den Txekiako Sari Nagusian. Bigarren postua Alex Barros irtengo da, Valentino Rossi hirugarren postuarekin konformatu beharko du.
Sete Gibernau eta Valentino Rossiren artean
Gaurkoan, ziurrenik, Munduko Kopako sailkapen nagusiko lehen bi pilotoen arteko borroka ikusiko da Txekiako sari nagusian. Azken sari nagusian, Ingalaterrakoan alegia, Rossik erakustaldia eman zuen eta bolada gozoan dagoela erakutsi zuen. Italiarratekinikoki piloto hoberena da, aurkarien taldeek, bitartean, euren injinariak burubelarri lanean jarri dituzte Rossiren nagusitasunari aurre egiteko.Dena den egun Rossiren gidaritza edozein aurrerapen teknikoren gainetik dago, eta pista lehorra badago iazko garaipena errepikatzeko aukera asko izango ditu.
Gaurkoan pista bustita esnatzen bada, ordea, Gibernauren euripeko erabateko domeinuaren beste atal bat ikusi daiteke. Hirugarrena lehian Biaggi izan beharko litzateke, italiarra erregulartasun gutxiko pilotua da eta ezin daiteke aurreikusi zein aurpegi erakutsiko duen gaur. Zilarrezko mailan, 250c.c.oanalegia, Sebastian Porto izan da bizkorrena, bigarren denbora onena Fonsi Nietorena izan da eta hirugarrena De Angelisena. 125 c.c.-ko mailan Marco Simoncelliizan da bizkorrena, Dovicioso eta Simonen aurretik.
MOTOZIKLISMOA. Gibernauk lortu du Moto GPko 'pole'-a Txekiako Sari Nagusian
Kataluniarra izan da bizkorrena entrenamendu saioan; Rossi, hirugarren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu