Eusebio Unzue nafarraren txirrindulari talde berria Telefonica telekomunikazio enpresaren Moviestar markak babestuko du. Azken urteetan, Caisse d'Epargne izan du babesle ofizial orkoiendarraren taldeak.
Azkeneko Frantziako Tourrean beste urteetan baino emaitza eskasagoak lortu zituen Unzueren taldeak, nahiz eta Luis Leon Sanchezek eta Ruben Plazak hamaikagarren eta hamabigarren postuan amaitu zuten.
Ohar baten bidez, txirrindulari taldearen kudeaketaz arduratzen den Abarca Sports enpresak, eskerrak eman dizkio Telefonicari "erakutsitako konfiantzagatik".
Txirrindularitza
Movistarrek babestuko du Eusebio Unzueren talde berria
Orain arte Caisse d'Epargne taldea zuzendu du orkoiendarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu