Mumbruk eta Banicek sasoiko ikusten dute taldea
BILBO BASKET. Real Madrilen kontra irabazteak taldeari sekulako mesedea egin diola eta Espainiako Kopari begira beste aldarte batean daudela argitu zuten atzo Alex Mumbru eta Marko Banic Bilbo Basketeko jokalariek. «Etxean ariko gara, eta hiria bete-betean sartu da Kopan. Unerik onenean gaude», zioen Mumbruk. «Sailkapenean azken-aurrekoak ez garela ikusteak asko balio du guretzat», argitu zuen Banicek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu