WATERPOLOA

Munarrizek bi gol sartu ditu Espainiak irabazitako partidan

Ligaxkako laugarren jardunaldian 5-16 nagusitu zaio Australiari. Orain arteko partida guztiak irabazi ditu.

Munarriz baloiarekin, Serbiaren aurkako partidan. JUAN IGNACIO RONCORONI / EFE
Igor Susaeta.
2021eko uztailaren 31
08:08
Entzun

Espainia 5-16 nagusitu zaio Australiari gizonezkoen waterpoloko B multzoko ligaxkako laugarren jardunaldian, eta modu horretan lidertza sendotu du. Alberto Munarriz nafarra berriro nabarmendu da, eta gaurkoan bi gol sartu ditu. David Martin Espainiako selekzioaren hautatzailearen konfiantzazko jokalarietako bat da.

Ligaxkako aurreneko lau partidak irabazi ditu Espainiako selekzioak: 12-13 Serbiari; 6-8 Montenegrori; 16-4 Kazakhstani; eta gaur 5-16 Australiari. Ligaxkako azken partida asteartean jokatuko du Kroaziaren aurka, Euskal Herrian 08:30ak direnean. Final-laurdenak abuztuaren 4ean izango dira. Munduko eta Europako txapeldunordea izaki, dominetarako hautagaietako bat da Espainia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.