Irudia. Yokohama

MUNDIALA DA BARTZELONA

2011ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Bartzelonak Kluben Arteko Munduko Kopa irabazi zuen herenegun, Yokohamako Nazioarteko Estadioan, Japonian, jokatutako finalean Santosi0-4 irabazita. Emaitzak ez du zalantzarako tarterik uzten: Bartzelona goitik behera nagusitu zitzaion Brasilgo taldeari, eta ez zion ezta aukera txikiena ere eman. Lehen zatiaren amaieran jada hiru gol sartu zituzten kataluniarrek: Messik, Xavik eta Cescek. Messik beste gol bat sartu zuen gero, laugarrena. Bartzelonak bigarren Munduko Kopa du, eta urteko bosgarren titulua. Argazkian, Bartzelonako jokalariak, koparekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.