Espainia da Munduko Kopako selekziorik onenetakoa, ondo jokatzen du, duela bi urte Eurokopa irabazi zuen, mundial batean lehen aldiz gauza handi bat lortzeko itxaropena du, baina asko konplikatu zaio txapelketa. Galdu egin du Suitzaren aurka (0-1), eta Hondurasi -astelehenean- eta Txileri irabazita ere, bigarren gera daiteke E Multzoan, eta horko bigarrenak Gko aurrenaren kontra jokatuko du final-zortzirenetan. Alegia, ziurrenik Brasilen aurka.
Baloia berea izan du Espainiak -ia %70eko jabetza-, baina errematerik ez du izan. Batez ere, lehen gola jaso arte. Piquek eduki du lehen zatian okasiorik onena: Iniestak pasea ondo sartu dio, bakarrik geratu da, baina ez du errematatu. 24. minutua zen. 44.ean eduki du beste aukera bat Espainiak; Villak, orduan ere Iniestaren paseari esker.
Bigarren zatiaren hasieran egin du gola Suitzak: Fernandesek, 52. minutuan. Area txikiko jokaldi nahasi batean ondo aprobetxatu du aukera.
Hurrengo minutuak onak izan dira. Espainia erasoan -Torresek gora, Alonsok langara, Navasek jaurtiketa-, baina ezin sartu gola. Txile ia 0-2koa egitear izan da 74.ean: Derdiyok-ek zutoinera bota du.
77.ean Iniestak min hartu du, eta hura erretiratu denetik, Navasen bila aritu dira Espainiakoak. Gehiegi. Jokaldi estatikoetan ezin zuen gauza handirik egin Navasek eskuko hegaletik. Suitzak ondo eutsi dio, eta urrezko hiru puntu eskuratu ditu, espero ez zituenak seguraski.
Espainia 0. Casillas; Ramos, Pique, Puyol, Capdevila; Busquets (Torres, 61m), Xavi, Alonso, Silva (Navas, 61m), Iniesta (Pedro, 77), Villa.
Suitza 1. Benaglio, Lichtsteiner, Senderos (Von Bergen, 35m), Grichting, Ziegler; Barnetta (Eggimann, 92m), Inler, Huggel, Gelson Fernandes; Derdiyok (Yakin, 79m), Nkufo.
0-1: Fernandes (52m).
H Multzoa
Mundiala konplikatu egin zaio Espainiari
0-1 galdu du Suitzaren aurka eta, sailkatzen bada ere, baliteke Brasil izatea arerio final-zortzirenetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu