ERRUGBIA V. MUNDU KOPA

Mundialaren agurreko garaia

Uruguaik 24-12 irabazi dio Georgiari eta adio esan dio Kopari, Uruguaik partida bat duen arren

DONOSTIA
2003ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Gizonezkoen V. Munduko Kopak oraindik sailkapen fasean dihardu, eta azken partidak azaroaren 2an jokatuko dira, Ingalaterra-Uruguai eta Zeelanda Berria-Gales neurketekin. Atzo hain justu, Georgiak Mundialeko azken partida jokatu zuen, C multzoko zortzigarren jardunaldiko norgehiagokan, eta 12-24 galdu zuen Uruguairen kontra. Orain arte jokaturiko partida guztiak kontuan hartuta, sailkapen faseko 31. partida izan zen atzo goizekoa.

Multzo horretan bi partida geratzen dira jokatzeko: Hegoafrika-Samoa (larunbatean, 08:30 F3) eta Ingalaterra-Uruguai (igandean, 08:30). Bistan da Hegoafrika-Samoa izango dela erakargarriena, bi taldeek dutelako oraindik aukera txartela eskuratzeko. Atzoko partida kontuan hartuta, hau da C multzoko sailkapena: 1. Ingalaterra (14 puntu), 2. Hegoafrika (10 puntu +74) eta Samoa (10 puntu+71), 4. Uruguai (4 puntu), 5. Georgia (0 puntu).Uruguaik, jokaturiko bi Mundialetako bigarren garaipena erdietsi zuen atzo. 1999ko Kopan Espainia menderatu zuen. Sydneyko Aussie Estadioan jokatu zuten Uruguaik eta Georgiak 28.576 ikusle lekuko zirela; harrigarria! Uruguaik, ongi bideratutako 3 entsegu egin zituen, eta nagusi izan zen uztartze bilduetan eta eskasetan; batez ere, lehen zatian. Georgiak ez zuen asmatu, gainera, jaurtiketetan bi aukera huts egin zituelako. Atsedenaldira 10-3 heldu ziren, eta Uruguaik bi entsegu egin zituen gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.