futbola

Mundialeko multzoak, zehaztuta

32 selekzio ariko dira eta erdiek egingo dute aurrera lehen fasean. Ekainaren 11 hasiko da Hegoafrikako Mundu Txapelketa.

2009ko abenduaren 4a
19:45
Entzun
Zehaztu dituzte dagoeneko 2010eko Hegoafrikako gizonezkoen Mundu Txapelketako zortzi multzoak -lau selekzio bakoitzean- eta ez dago alde handirik multzo batetik bestera. Agian, F da gogorrena, multzo berean egokitu direlako Brasil eta Portugal, eta Drogbaren Marfil Kosta ere bertan dagoelako.

Gaur arratsaldean izan da zozketa, Hegoafrikan.

A Multzoa. Hegoafrika, Mexiko, Uruguai, Frantzia.



B Multzoa. Argentina, Nigeria, Hego Korea, Grezia.

C Multzoa. Ingalaterra, Ameriketako Estatu Batuak, Aljeria, Eslovenia

D Multzoa. Alemania, Australia, Serbia, Ghana.

E Multzoa. Herbehereak, Danimarka, Japonia, Kamerun.

F Multzoa. Italia, Paraguai, Zeelanda Berria, Eslovakia.

G Multzoa. Brasil, Ipar Korea, Marfil Kosta, Portugal.

H Multzoa. Espainia, Suitza, Honduras, Txile.

32 selekzio horietatik, multzo bakoitzeko lehen biak sailkatuko dira final-zortzirenetara.

Ekainaren 11 hasiko da Mundiala. Bukatu, uztailaren 11n.

2006an Alemanian izan zen txapelketa eta Italiak irabazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.