Munduko Kopako azken-aurreko proba, gaur
ZIKLO-KROSA. Gaur jokatuko da Munduko Kopako azken-aurreko proba, Pont-Chateaun (Frantzia). Bi proba falta direla, Niels Albert belgikarra da lider (BKCP-Powerplus), 420 punturekin, Sven Nys herrikideak (Landbouwkrediet)baino 66 puntu gehiago. Javier Ruiz de Larrinaga eta Egoitz Murgoitio izango dira euskal ordezkariak gaur. Bestalde, Jose Antonio Diez nagusitu zen atzo Berrizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu