Gizonezkoen Sei Nazioen Torneoa abiarazi zutenetik zortzigarren aldia izango da aurtengoa, aurrez Bost Nazioen Torneoa baitzen. 1910. urteanhasi ziren jokatzen. Frantzia geroago sartu zen lehian eta azkena Italia. Larunbatean Irlanda-Italia eta Ingalaterra Galespartidekin, eta igandean jokatuko da Eskozia-Frantzia. Heldu den urtean Frantzian jokatuko den Munduko Koparen itzala izango du aurtengo Torneoak. Grand Slama du saririk esanguratsuena.
Sari hori irabazteko ez da aurreikusten selekzio bat bestea baino indartsuagoa, baina aintzat hartu beharko ditugu Gales (iazko garailea), Frantzia eta Irlanda. Ingalaterra gaizki aritu zen iaz, eta dezente berritu du taldea.Galesek bederatzigarren Grand Slama irabazi zuen iaz, partida guztiak irabazita. Aurtengo egutegia gainbegiratuta, hiru partida jokatuko ditu etxean, baina Ingalaterran eta Irlandan ariko da. Egia esanda, talde guztiek dute antzeko egutegia.Galesek indartze nabarmena izan zuen 2003ko Munduko Kopan hasita eta iaz biribildu zuen Torneoko Grand Slama irabazita. Iazko jokalari multzoa aintzat hartuta, kasik bizkarrezur osoari eutsi dio. Shanklin, Henson, Cockbain etta Jenkins izango dira hutsunerik nabarienak; batez ere, Henson (zigortuta).Frantziak bederatzi aldaketa egingo ditu iazko lehen partidarekin alderatuta. Traille Miarritzeko jokalaria eta Liebenberg izango ditu hutsunerik aipagarrienak. Iazko udazkeneko test-partidetan emaitza onak ukan zituen. Gales etxean hartuko du, baina soilik bi partida jokatuko ditu etxean.
Irlandako O'Driscoll, berriro
Irlandak Brian O'Driscoll berreskuratu du, eta erdiak izugarrizko eragina du irlandarren jokoan. Gainera, iazko jokalari multzo bertsuarekin ariko da. Ingalaterra eta Frantzia etxean hartuko ditu. Ingalaterrak zortzi aldaketa egingo ditu iazko irudia hobetu ahal izateko, eta Jason Robinson iazko kapitaina, Dawson, Kay eta Rowntree dira hutsunerik adierazgarrienak.
Eskoziak eta Italiak lehia gogorra izango dute azken postua saihesteko. Bestalde, litekeena da azken jardunaldian erabakitzea ia dena, Gales-Frantzia eta Ingalaterra-Irlanda partidak jokatuko baitira.
ERRUGBIA. SEI NAZIOEN TORNEOA
Munduko Koparen itzalean
Etzi hasi eta martxoaren 18a bitarte Sei Nazioenak jasoko du nazioarteko arreta; Gales nagusitu zen iazkoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu