Gaur-gaurkoz xake taula batean ikus daitezkeen lau jokalaririk onenak ariko dira lehian gaurtik hilaren 15era Bilboko Alondegian, Maisu Handien Grand Slameko hirugarren finalean. Parte hartuko dute munduko lehenak (Magnus Carlsen danimarkarra), munduko txapeldun eta munduko bigarrenak (Viswanathan Anand indiarra), Espainiako jokalaririk onen eta munduko hamargarrenak (Alexei Xirov) eta munduko txapeldun ohi eta munduko bosgarrenak (Vladimir Kramnik). Inoiz ez da izan horren kalitate handiko txapelketarik. Lau jokalarion elo puntuen batuketak, behintzat, hori dio.
Finala ligaxka eran jokatuko dute, eta jokalari guztiak bi aldiz ariko dira elkarren aurka. Tartean, atseden egun bat izango da, asteartean. Puntu gehien biltzen duenarentzat izango da titulua. Kramnik eta Carlsen, eta Xirov eta Anand; horiek izango dira lehen partidak, 16:30ean.
Munduko lau xake jokalaririk onenak ariko dira gaurtik Bilbon
Carlsen danimarkarra, Anand indiarra, Xirov espainiarra eta Kramnik errusiarra lehiatuko dira Grand Slameko finalean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu