Munduko onenen artean lehiatuko da Alex Uranga
BODYBOARD. Alex Urangak munduko ligarik onenean parte hartuko du gaurtik aurrera. Punta puntako beste 23 bodyboarder ariko dira berarekin lehian. Pipelinen (Hawaii, AEB) ekingo diote guztiek sasoiari. Zirkuituak zortzi hitzordu izango ditu: Hawaiikoaz gain, Australiako, Txileko, Brasilgo, Mexikoko, Portugalgo, Puerto Ricoko eta Tahitiko (Frantzia) probak jokatuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu