SOKATIRA

Munduko talde onenak lehiatuko dira Laukizen

Laukizko Gaztedi elkarteak 50 urte beteko ditu, eta, ospatzeko, nazioarteko sokatira txapelketa antolatu du datorren astebururako.

2011ko abuztuaren 2a
18:58
Entzun

Laukizko Gaztedi elkarteak nazioarteko sokatira txapelketa antolatu du, bere 50. urteurrena ospatzeko. Datorren asteburuan izango da lehiaketa.

Europa osoan 2011rako aurreikusita dagoen torneo onenetakoa izango da, antolatzaileen hitzetan: "Lau izarreko txapelketa". Gainera, Erresuma Batuan irailean jokatuko den Europako txapelketarako "balio handiko testa" izango dela azpimarratu dute.

Lehiaketa emakumeen zein gizonen kategorietan egingo da, baita mixtoan ere. Laukizko Gaztedi taldea bera gailendu zen mixtoen kategorian Hegoafrikan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.