Munduko Txapelketako finalerdiak zehaztuta gelditu dira

2003ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Igandean erabaki ziren zesta puntako XIII. Munduko Txapelketako finalerdiak. Txapelketa guztian Goikoetxea eta Enbil maila izugarrian aritu dira, eta igandean ere, Egiguren II.a eta Arriaga egurtuta (35-14), finalerdietarako sailkatu ziren. Dena den, Egiguren II.a eta Arriaga ere, Etxalus eta Kevini irabazita (35-14), finalerdietan dira. Beste multzoan, Alberdi I.ak eta Felixek bi partidak irabazi dituzte, eta, beraz, taldeko buru izatea lortu dute. Alberdi II.ak eta Barrondok ere, Arriaga eta Goitiari irabazita (35-25), finalerdietarako txartela erdietsi dute. Finalerdiak ostiralean eta larunbatean jokatuko dira, Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan. Lehen finalerdian, ostiral gauean, Goikoetxea eta Enbil Alberdi II.a eta Barrondoren aurka arituko dira, eta larunbatean, berriz, Egiguren II.ak eta Arriagak Alberdi I.a eta Felixen aurka neurtuko dituzte indarrak. Finalerdietako irabazleek igande eguerdian, hilaren 26an jokatuko dute finala, Carmelo Balda pilotalekuan.



Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.