Munduko Ziklo-kros Kopako laugarren proba jokatuko da bihar Igorren

Lokatz artean, Nys, Albert eta Pauwels dira irabazteko faboritoak; Stybar ez da ariko, min hartuta baitago

unai zubeldia
2010eko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Lokatz artean ez da giro izango bihar Igorren (Bizkaia), baina ikuskizunak eskertuko du egunotako euritea. Munduko Ziklo-kros Kopako laugarren proba jokatuko da bihar han, Zdenek Stybar txekiarra ez beste munduko onenak bilduko dituen proba. Egungo Munduko Kopako lider eta aurreko sasoiko txapeldunak Igorren aritu behar zuen, baina min hartuta dago, eta azkenean uko egin dio lehiatzeari. Haren faltan, hiru dira faboritoak, belgikarrak hirurak: Sven Nys (2001ean, 2006an, 2007an eta 2008an Igorren txapeldun izana), Niels Albert Munduko Kopako azken probako irabazlea eta Kewing Pauwels UCIren sailkapeneko hirugarrena.

15:30ean hasiko da elite mailako proba. Aurten aldatu egin dute zirkuitua: 200 metroko asfalto zatia kendu, eta belar zati baten ondoren hamabost bat eskailera gehitu dituzte. Euskaldunei dagokienez, Egoitz Murgoitio bizkaitarra eta Javier Ruiz de Larrinaga arabarra lehen hogeien artean sartzen saiatuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.