Munduko zortzi onenak, gaurtik lehian Londresen
TENISA. Munduko zortzi tenislaririk onenak gaurtik lehiatuko dira Londresen, gizonezkoen Tenis Mastersean. Bi multzotan banatuta ariko dira. Lehenengoan Nadal, Federer, Tsonga eta Fish daude; bigarrenean, berriz, Ferrer, Djokovic, Murray eta Berdych. Djokovic zerrendaburua sasoiko 11. titulua lortzen saiatuko da. Finala hilaren 27an jokatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu