Athleticek astelehen honetan iragarri du Iker Muniain aurrelariaren kontratua berritu duela, 2019. urteko ekainaren 30era arte luzatuz, 45 milioi euroko etete klausularekin. Modu honetan, Muniainek beste bi urte luzatu du talde zurigorriarekin zuen kontratua, 2017an bukatzen baitzen, eta, horrela, Athleticen jarraituko du 2018-2019 denboraldia bukatu arte.
Iker Muniainek belauneko lesio larri bat jasan zuen apirilaren 4an Sevillaren aurka Sanchez Pizjuan futbol zelaian jokaturiko ligako partidan, eta orain osatzen ari da.Aurreikuspenen arabera, sei edo zazpi hilabete egongo da jokatu ezin, eta, beraz, urtea bukatu aurretik joka ahal izango du berriz.