Muniain, aurreko sasoiko jokalari berririk onena
FUTBOLA. Iker Muniain Athleticeko jokalariak jaso du 2010-2011ko denboraldiko jokalari berririk onenaren saria, Antoine Griezmann Realeko jokalariaren aurretik. Jokalariak atzo adierazi zuen «motibazioa areagotzeko» balioko duela sariak, eta bere helburua «Athleticen urte askoan jarraitzea» dela. «Beti da garrantzitsua norberaren lana aintzat hartzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu