Muniainek 100. partida jokatuko du Getafen
ATHLETIC. Iker Muniainentzat partida berezia izango da biharkoa, 100. partida jokatuko baitu Athleticeko lehen taldearekin, 19 urte bete berritan. Muniainek 2009ko uztailaren 30ean egin zuen debuta, San Mamesen, Young Boysen aurka, Europako Ligan, 16 urte eta 289 egun zituela. 99 partidetan hamalau gol sartu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu