Iker Muniainek 2015era arte berritu du kontratua Athleticekin, talde zuri-gorriak atzo jakinarazi zuenez. 36 eta 45 milioi euro arteko etete klausula edukiko du hemendik aurrera, adostutako helburuak betetzearen arabera zehaztuko dena. 2013ra arteko kontratua zuen, 18 eta 24 milioi arteko etete-klausularekin.
Muniainek 16 urte ditu - abenduaren 19an beteko ditu 17- eta denboraldi honetan egin du debuta Athleticeko lehen taldearekin: iragan uztailaren 30ean izan zen San Mamesen. Suitzako Young Boys taldea zen aurkaria, Europako Ligako lehen kanporaketan. Orduz geroztik, lehen taldearekin aritu izan da.
Bestalde, Ion Velezek bi hilabete inguru eginen ditu jokatu gabe. Asteleheneko entrenamenduanmin hartu zuen.
Muniainek 2015era arte berritu du Athleticekin
Bi urtez luzatu du orain arteko kontratua, eta 36 eta 45 milioi euro arteko etete klausula edukiko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu