Athletic

Muniainek 2024 arte berritu du kontratua Athleticekin

Klubak jakinarazi duenez, jokalariarekin adostu dute etete klausularik ez ezartzea.

Josu Urrutia presidentea eta Iker Muniain jokalaria, kontratua sinatzeko bilkuran. ATHLETIC
2018ko azaroaren 21a
07:27
Entzun

Athleticek eman du berria: Iker Muniainek taldean jokatuko du aurrerantzean ere; gutxienez, 2024ko ekainera arte. Kontratua berritu du, eta, horrez gainera, iragarri dute ez dutela etete klausularik jarriko kontratuan. Hau da, "diru kopuru bat ordainduta [kontratua] aldez aurretik iraungitzeko aukera ezabatzea adostu dute" Muniainek eta Athleticek.

Denboraldi amaieran bukatzen zitzaion kontratua futbolariari, eta denbora eman du taldearekin negoziatzen. Erdilariak irailean esan zuenez, "oso zoriontsu" zen Bilbon, eta, azkenaldian zenbait jokalari garrantzitsuk taldea utzi ondoren, "poz baten beharrean" zirela jarraitzaileak.

Muniainek berak prentsaurrekoa emango du ostegunean, Lezaman, entrenamenduaren ostean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.