Muniainek kolpea baino ez dauka orkatilan
ATHLETIC. Iker Muniainek Rayoren kontrako partidan hartu zuen min, herenegun. 71. minutuan utzi behar izan zuen zalaia, herrenka, baina atzo egindako azterketan orkatilan kolpe bat baino ez duela ikusi dute. Horrenbeste, 21 urtez azpiko Espainiako selekzioaren egonaldira joan da, Madrilera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu