ERRUGBIA
Munsterren kontrako sarrerak gaur Miarritzen eta Donostian salgai
Munsterren kontrako partidarako sarreren salmentak aurrera jarraitzen du. Atzo Miarritzen 35 eta 40 eurokoak agortu egin ziren, baina gaur gehiago jarriko dituzte salgai, bost salneurrietakoak. Donostian, berriz, lehen sarrerak gaur jarriko dira salgai, larunbata arte. Salneurri guztietakoak izango dira, Anoeta estadioan. Txarteldegia, gaur, 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita. Bihar eta etzi, berriz, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Donostian 2.600 sarrera jarriko dira salgai, horietatik 150 dira 25 eta 35ekoak. Hala ere, sarrerak agortuz gero, datorren astean gehiago eramango dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu