Murgoitiok nagusitasunez irabazi du Espainiako Kopa
ZIKLO-KROSA. Egoitz Murgoitiok (Hirumet) nagusitasun handiz irabazi du Espainiako Kopa. Jokaturiko lau probak irabazi ditu, azkenekoa herenegun, Alcobendasen (Madril, Espainia). Murgoitiok minutu bat eta 11 segundoko aldea atera zion Aitor Hernandezi (Ermua T. E.), eta 26 segundo gehiago Isaac Suarezi. Hernandez izan da bigarren Espainiako Kopako sailkapen nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu