futbola

Murillo, Balentziaga, Garmendia eta Muñoz, Athleticen Europako zerrendatik kanpo

UEFA jokatuko duten 23 jokalarien berri eman du Caparrosek.

2009ko uztailaren 24a
13:48
Entzun
Joaquin Caparros Athleticeko entrenatzaileak Europako zerrendatik kanpo utzi ditu Ander Murillo eta Mikel Balentziaga defentsak, eta Joseba Garmendia eta Iñaki Muñoz erdilariak eta, beraz, ez dute UEFA jokatuko -'Europako Liga' izena du UEFAk denboraldi honetan-. Athleticek Espainian ekin dio denboraldi-aurreari, Andaluzian, eta lau haiek ez ditu hara eraman entrenatzaileak.

Klubak iaz fitxatu zuen Balentziaga, Realetik, milioi bat euro ordainduta, eta ezker lateralak denboraldi hasieran partida askotan jokatu zuen titular. Gero Koikilik postua kendu zion. Garmendiak ere jokatu zuen batzuetan hasieratik. Murillo eta Muñozek apenas aritu ziren.

Xabi Castillo, Oscar de Marcos eta Iñigo Diaz de Zerio aurtengo fitxaketa berriak Europako 23 jokalariko zerrendan daude, baita Xabi Etxeita eta Iban Zubiaurre ere, esaterako.

Hilaren 29rako beste jokalari batzuk sartzeko aukera izango du Athleticek, eta klubak jakinarazi du Iker Muniain, Ander Iturraspe, Eneko Boveda eta Iago Herrerin harrobiko jokalari gazteak hor izango direla.

Dortsala eta jokalaria

1 Iraizoz.

2 Toquero.

3 Koikili.

4 Ustaritz.

5 Amorebieta.

6 Etxeita.

7 David Lopez.

9 Fernando Llorente.

10 Yeste.

11 Gabilondo.

13 Armando.

14 Susaeta.

15 Iraola.

16 Orbaiz.

17 Etxeberria.

18 Gurpegi.

19 Zubiaurre.

20 Aitor Ocio.

21 Ion Velez.

22 Castillo.

23 De Zerio.

24 Javi Martinez.

28 De Marcos.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.