Futbola / Reala

Mutur-joka amaitu dute entrenamendua Juanitok eta Rossatok

2006ko abenduaren 6a
16:32
Entzun
Realeko jokalari Juanitok eta Rossatok elkarri mutur-joka jardun dute gaurko entrenamenduan. Rossatok izugarrizko kolpea jaso du masailalbo-hezurrean, eta ebakuntza egingo diote gaur arratsaldean.

Entrenamenduan ari zirela, haserretu eta elkarri mutur-joka hasi dira bi jokalariak. Taldekideek banandu dituzte, eta borroka ez da gehiagora joan.

Nolanahi ere, Rossatok kolpe handia jaso du masailalbo-hezurrean, eta ebakuntza egingo diote gaur arratsaldean, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.