Muturi eta Enun irabazle Donostiako Maratoian
ATLETISMOA. Elijah Muturi kenyarrak irabazi zuen herenegun Donostiako Maratoia gizonezkoetan (2.13.29). Rafa Iglesias espainiarra zen faboritoa, baina 37. kilometroan utzi zuen atzean Muturik Iglesias. Hirugarren amaitu zuen Asier Cuevas eibartarrak. Emakumezkoetan, Tirhas Enun etiopiarra izan zen onena (2.38.47), Tigsti Gebresselasie etiopiarraren eta Ana Casares nafarraren aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu