Rafa Nadalel eta Novas Djokovicek jokatuko dute Roland Garroseko finala, igande honetan.
Djokovic munduko sailkapenean lehen postuan dago baina Roland Garrosekoa da irabazi gabe daukan titulu bakarra. Aurrez aurre, Nadal, Frantziako torneko sei titulu irabazi eta zapigarrenaren bila doa tenista. Urteko laugarren norgehiagoka izango da Nadal eta Djokovicen artekoa.
Finalerdietako lehendabiziko partidan Nadalek erraz menderatu du David Ferrer: 6-2, 6-2 eta 6-1.
Bigarren norgehiagokan Djokovic sailkatu da Parisko finalerako, Roger Federer gaindituta: 6-4, 7-5 eta 6-3.
Emakumezkoen Roland Garroseko finala Sara Erranik eta Maria Xarapovak jokatuko dute, larunbatean. Lehendabizikoz iritsi dira bi tenistak Frantziako torneoko finalera.