AEBetako Irekia bihar hasiko da, eta azken urteetako irekiena izango da, irabazteko faborito anitz baitaude. Tenis munduan aldaketak izan dira azken urtean, bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan, eta, horren eraginez, emozio handiko partidak ikustea espero dute zaleek.
Gizonezkoei dagokienez, Rafa Nadalek ditu bere gain begirada guztiak. Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen buruz burukoan joan zen astean, eta ATP sailkapeneko lehen postuan dago. Ez du inoiz AEBetako irekia irabazi, baina aurten askok ikusten dute horretarako gai. Lehen partida Bjorn Phauren aurka jokatuko du. Nadalekin batera, Roger Federer izango da beste faborito nagusia. Suitzako jokalariak, Wimbledongo finala galdu ostean, behera egin zuen, baina Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen binakakoan, Stanislas Wawrinkarekin batera. Haren lehen partida Maximo Gonzalezen aurka izango da.
Emakumezkoei dagokienez, opena irabazteko aukerak dituzten tenislari asko daude. Justine Heninek irabazi zuen iaz, baina Belgikakoak erretiroa hartu zuen. Ana Ivanovic serbiarra WTAko lehen postuan dago. Haren lehen partida Vera Dushevinaren aurka izango da. Jelena Jankovic herrikideak, berriz, Coco Vandewegherean kontra neurtuko ditu indarrak aurreneko partida. Svetlana Kuznetsova -iazko finalistak- Shuai Zhangen kontra jokatu beharko du.
Nadalek bolada onari eutsi nahi dio AEBetako Irekian
Roger Federer suitzarrak irabazi du azken lau urteetan, eta berak izango du iazkoa berritzeko erronka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu