Nadalek eta Monacok ekingo diote finalari

Espainia eta Argentina aurrez aurre izango dira gaurtik etzira bitartean Davis kopako finalean, Sevillako Cartujan

Erredakzioa
Donostia
2011ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Rafa Nadalek —Espainiako selekzioko 1 zenbakiak— eta Juan Monacok —Argentinako selekzioko 2 zenbakiak— ekingo diote gaur Davis kopako finalari, Sevillako Cartuja estadioko lur harrotuan (Espainia). Munduko bigarren zerrendaburua da gaur egun Nadal, eta 26.a Monaco. Historian bosgarrenez Davis kopa irabaztea du helburu Espainiak, eta lehen garaikurra luke Argentinak. Lur harrotuan hiru aldiz jokatu dute Nadalek eta Monacok elkarren aurka, eta hiruretan Balearretako tenislaria nagusitu da.

Lehen partida horren ondoren, David Ferrerrek eta Juan Martin del Potrok jokatuko dute finaleko bigarren partida. Sailkapenean 400. postutik atzera egon berri da Del Potro, baina orain, lehen hamarren artean sartzeko zorian dago. Hori bai, Ferrer bosgarren postuan dago sailkapenean, eta oso itxura ona eman berri du Londresen.

Gaurko bi lehien ondoren, binakako partida jokatuko dute bihar. Fernando Verdascok eta Feliciano Lopezek osatuko dute Espainiako selekzioa, eta David Nalbandianek eta Eduardo Schwankek Argentinakoa. Azkenik, etzi jokatuko dira finaleko azken bi partidak. Nadal Del Potroren aurka ariko da, eta Ferrer, Monacoren aurka. Espainiako selekzioa da faborito argia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.