Nadalek ez du parte hartuko AEBetako Irekian
TENISA. Rafa Nadal ez da ariko AEBetako Irekian, denboraldiko azkenekoan. Hilaren bukaeran ekingo zaio txapelketari, eta balearra ez da garaiz osatuko eskuin hankako belauneko lesiotik: «Entrenatzeko arazoak ditut oraindik eta ez naiz egongo jokatzeko moduan». Buruhauste franko ari zaio ematen lesioa Nadali. Wibledonen ere lehiari ekin bezain laster geratu zen kanpoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu