Stan Wavrinkak ezin izan du askorik egin Rafael Nadalen erauntsiaren aurrean, Roland Garroseko gizonezkoen finalean. Horren erakuslea da emaitza; Mallorcakoak 2-6, 3-6 eta 1-6 irabazi dio suitzarrari.
Nadal zen faborito; torneoan ez du set bakar bat ere galdu, eta hala eutsi dio finalean ere. Guztira, 33 joko baino ez ditu galdu.
Larunbatean, Jelena Ostapenkok irabazi zuen txapelketa emakumezkoetan.