Nadoveza serbiarra fitxatu du Anaitasunak
ESKUBALOIA. Bozidar Nadoveza lehen lerroko serbiarrak Helvetia Anaitasunan jokatuko du sasoia bukatu arte —kontratua beste urtebete luzatzeko aukera izango du—. Nadovezak 30 urte ditu, 1,91 metro da luze eta Belgradeko Izar Gorrian jokatu du orain gutxi arte. Aurretik Asobal ligan ere jokatu zuen, Algecirasen, 2006-2007 denboraldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu