Hamar modalitate ezberdinetan jokatzen da Zazpi Herrialdeen Txapelketa, eta lau kiroletan lortu zuen Nafarroa Garaiak lehen postua (lasto-altxatzea, arpana, aizkora eta sokatira), eta bost kiroletan bigarren postua (lokotx biltzea, ingude-jasotzea, harri- jasotzea, txinga-eroatea eta zaku-eramatea). Horri esker hartutako abantaila erabakigarria izan zen azkenean, eta ez zuten kontrarioek aurrea hartzea lortu.
Erregulartasuna saritzen da horrelako txapelketetan, eta Nafarroa Garaia horretan nabarmendu zen berriz ere. Bigarren postutik behera kirol bakarrean sailkatu zen -orga-jokoan egin zuen seigarren-, talde erabat konpentsatua duenaren seinalea da hori, eta oso zaila da horrelako maila ematen duten kirolariei aurrea hartzea. Gipuzkoa hurbildu zitzaien gehien. Lokotx biltzen, harri-jasotzen (Aimar Irigoien) eta orga-jokoan lortu zituzten lehen postuak, lasto-altxatzen eta arpanan izan ziren bigarrenak, baina hortik behera aritu ziren beste guztietan. Nafarroa Garaiak antolatu du aurten txapelketa eta Nafarroa Garaiak irabazi. Egun biribila atzokoa, haiena.
Sailkapena
HERRIALDEEN TXAPELKETA1. Nafarroa Garaia 60 puntu
2. Gipuzkoa 55 pt.
3. Bizkaia 50 pt.
4. Lapurdi 44 pt.
5. Araba 23 pt.
6. Nafarroa Beherea 20 pt.
7. Zuberoa 13 pt.