Euskal herri kiroletako olinpiada izan ohi da Herrialdeetako Txapelketa, eta irabazten duena, olinpiarra dela esatea ez da gehiegikeria. Horregatik, Nafarroa izango da urte batez bederen, olinpiarra. Izan ere, hiru orduko lehia estu dotorea izan ondoren Bizkaiarekin eta Gipuzkoarekin, garaipena lortu zuen, atzo, Ozetan (Araba).
Hamar kiroletan lehiatu ondoan, berdindu egin zuen Gipuzkoarekin, sailkapen orokorrean. Berdinketa hausteko, kirol bakoitzean lorturiko garaipenetara jo zuten, baina, horretan ere ados egin zuten. Hau da, hiruna garaipen lortu zituzten. Bigarren postuei so eginda, ordea, nafarrek emaitza hobea lortu zuten, hiru bigarren postu erdietsi baitzituzten eta Gipuzkoak bat.Nafarrek hasieraaparta eman zioten txapelketari, aurreneko hiru probetatik bitan nagusituta. Lokotx-biltze proban Fernando Etxegarai gailendu zen 6 minutu 17 segundo eta 7 ehunenekin. Bigarren Abel Onandi bizkaitarra izan zen 39 ehunenera. Ingude-altxatzen, berriz, Xabier Sein bigarren sailkatu zen 89 jasoaldi eginda. Joxe Lapazaranek irabazi zuen proba, 97 jasoaldi eginda.Lasto-altxatzen, Iñaki Bereau Igantzikoak Nafarroako marka ondu zuen, eta baita proba irabazi ere. 22 jasoaldi egin zituen, eta 23.a egiteko, Lapurdiko Andde Arbenoitzek baino segundo bat gutxiago behar izan zuen. Harri-jasotzen, Izeta II.a gipuzkoarra zen irabazteko hautagaia, eta halaxe gertatu zen. Aiakoak 38 jasoaldi egin zituen 100eko zilindro-koparekin 2 minutuan. Zelai bizkaitarrak 34 egin zituen eta Iñaki Perurena nafarrak 30 jasoaldi. Leitzarrak bi jasoaldi gehiago egin zitzakeen, baina beste kirol bateko txistua entzun zuen, eta amaitutzat eman zuen. Lenrdiak eginak zituzten, eta Nafarroak puntu bat eta biko aldea kentzen zien Bizkaia eta Gipuzkoari.Txinga eroaten, Juanjoxe Agirregabiria gipuzkoarrak egin zuen saioko markarik onena, eta baita berea ere (28 plaza). Hierro arabarra izan zen bigarrena (26 plaza eta 4,80 metro. Orga jokoan eta zakuak eramaten, Lapurdiko Jerome Lartzabal eta Beskoitzeko hirukoa nagusitu ziren, hurrenez hurren, 4 itzuli eta 6,60 metro eginda eta minutu bat, 32 segundo eta 8 ehunenekin. Nafarroak 80 ehunen gehiago behar izan zituen. Arpanean Gipuzkoako Joxe Gabirondo eta Igor Esnaola gailendu ziren (2 m 58 s 79), Aizkoran Nafarroako Floren Nazabal (5 m 8 s) eta sokatiran Bizkaiko Abadiño.
HERRI KIROLAK
Nafarroa, olinpiarra
Bigarrengoz irabazi du Herrialdeetakoa, Gipuzkoarekin berdindu eta postuetako aldeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu