futbola

Nafarroako Gobernuak ez dio 1,4 milioiko laguntza emango Osasunari

Diru hori gizarte eta mepekotasun egitasmotan erabiltzeko asmoa du.

2012ko uztailaren 23a
17:19
Entzun

Nafarroako Gobernuak Osasuna futbol klubari ez dio 1,4 milioi euroko laguntza emango, exekutiboak diru hori gizarte eta menpekotasun egitasmoetara bideratzeko asmoa duelako. Hala iragarri dio gaur Jesus Pejenaute Gizarte kontseilariak Miguel Artxanko Osasunako presidente berriari.

Behin-behineko neurria dela adierazi du gobernuak ohar batean, eta egoera ekonomikoaren arabera Osasuna datozen urteetan berriz ere diruz laguntzeko borondatea duela. Hala ere, diru laguntza ez den babesteko beste moduren bat hitzartzeko prest daudela erantsi du Pejenautek.

Gizarte kontseilariak dio neurria "desatsegina" dela, baina testuinguru ekonomikoak behartu duela gobernua hori erabakitzera. Horregatik, Osasunaren zaleei uler dezatela eskatu die.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.