Euskal selekzioa
Nafarroako jokalariak deialdian sartuko dituela baieztatu du Iribarrek
Euskadiko futbol selekzioko hautatzaile Jose Angel Iribarrek Uruguairen aurkako partidarako deialdian jokalari nafarrak sartzeko asmoa azaldu du. "Deialdia egiteko orduan orain arteko irizpide berdinak erabaliko ditugu; jokalariak gurekin jokatu nahi izatea eta taldearen baimena izatea". Iribarrek ostiralean emango du abenduaren 27an San Mamesen jokatuko den partidarako deialdia.
Euskadiko Federazioko presidente Laurentzi Gana ere Euskadiko Selekzioak jokatuko duen partidaren inguruan mintzatu da. "Nafarroako federazioko presidente Jose Luis Diezekin hitz egin nuen, eta nafarroako jokalariek duten arazoaren aurrean akordio bat lortzea proposatu nion. Hala ere, jokalariak umeak ez direla eta beraiek aukeratu beharko dutela erantzun zidan". Partidari dagokionez, Urugaiek bere jokalaririk onenak zelairatuko dituela baieztatu du Ganak. Bestalde, Miguel Etxarri izango da Jose Angel Iribarren laguntzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu