Kirola

Nafarroako Ogasunak kautelazko neurriak kenduko dizkio Osasunari

Lourdes Goikoetxeak Ogasun kontseilariak esan du Nafarroako taldeak maila galduko balu "oso zaila" izango litzatekeela zorra kobratzea. Gorritxoek 47 milioi euro zor dizkiote.

Osasunako bazkide konpromisarioen batzarrean egindako bozketa. IVAN AGUINAGA, EFE
Oihan Vitoria.
2014ko uztailaren 3a
16:20
Entzun

Bigarren Mailara jaitsita, oztopoz beteriko bidea du aurretik Osasunak. Bizkar gainean 73 milioi euroko zorra edukita, bidegurutze batean egin du azken hilabetea. Nafarroako Ogasunak, baina, bidea erraztuko dio, Bigarren B Mailara jaits ez dadin. Lourdes Goikoetxea Ogasun kontseilariak jakinarazi duenez, kautelazko neurriak kenduko dizkiote, maila galduta "oso zaila" izango bailitzake zorra kobratzea. Bigarren Mailan taldearen "bideragarritasuna" bermatu nahi du horrela.

Goikoetxeak azaldu du Ogasuneko teknikariek "tentuz" aztertu dituztela Osasunak entregatu dituen dokumentu guztiak. Ondorioztatu dute gorritxoak Bigarren B mailara jaitsiko balira egoera "larritu" baino ez litzatekeela egingo. "Zorra jasotzea ia ezinezkoa izango lirateke".

Haren arabera, kautelazko neurriak kendu ezean, Osasunak zailtasunak izango lituzke jokalariei ordaintzeko, eta Espainiako Ligako Futbol Federazioak maila galtzera behartuko luke. "Zorra kobratzeko aurreikuspen guztiak galduko genituzke orduan", zehaztu du. Kautelazko neurriak kenduta, jokalarien salmetetatik jasotakoaren %75aren jabe izango da berriro ere Osasuna. Gainerako kopurua Ogasunaren joango da "zuzenean", zorra kitatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.